PRIBATUTASUN POLITIKA

AZKUE FUNDAZIOAk, EMYA 2026 antolatzen duen erakundea den aldetik, erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babes-arloan aplikatu beharreko legerian jasotakoa betez. Lege horiek, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, eta hura garatzen duen araudia lirateke. Hala, AZKUE FUNDAZIOAk erabiltzaileek emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendukoak hartu ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta.

EMYA 2026an eskainitako zerbitzuren batera sarbidea izateko datu pertsonalak eman behar badira, pribatutasun politika honetan jasotakoaren arabera tratatuko dira datuok.

1. Nor da tratamenduaren arduraduna?

EMYA 2026 webgunetik jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna honako hau da:

  • Arduraduna: AZKUE FUNDAZIOA
  • IFZ/IFK: B95546396
  • Helbidea: Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
  • Harremanetarako helbide elektronikoa (pribatutasuna): info@euskararenetxea.eus
  • Telefono-zenbakia: 94 402 80 81
  • Datuak babesteko ordezkaria (DBO):
    Informazioaren Segurtasunerako eta Datuen Babeserako Ataleko Burutza (Kale Nagusia 2, 6 – 48001 Bilbo)

2. Zer datu tratatzen ditugu?

Webgunearen erabileraren arabera, honako hauek egin ditzakegu:

  • Identifikazioa eta kontaktua: izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia.
  • Datu profesionalak: erakundea/enpresa, kargua, herrialdea, etab.
  • Izena emateko/erosteko datuak: sarrera/tarifa mota, deskontu-kodeak, oharrak (eremu librerik badago).
  • Fakturazioa: izen soziala, IFZ/VAT, helbide fiskala, fakturaziorako helbide elektronikoa.
  • Ordainketak: ez ditugu txartelaren datu guztiak gordetzen; ordainketa Redsys bidez kudeatzen da, eta transakzio-identifikatzaileak eta ordainketa prozesatzeko beharrezkoak diren datuak trata ditzake.
  • Irudia/ahotsa: argazkiak eta/edo bideoa, ekitaldian zehar.
  • Informazio teknikoa: IP, online identifikatzaileak, logak eta cookieetatik/analitikatik eratorritako datuak.

3. Zertarako eta zein lege-oinarrirekin tratatzen ditugu zure datuak?

A. Zure erregistroa/izen-ematea eta kongresura sarbidea kudeatzea

  • Helburua: zure izen-ematea izapidetzea, zure tarifa baliozkotzea, komunikazio operatiboak bidaltzea (berrespenak,
    programa aldaketak, informazio logistikoa), akreditazioa eta sarbidea kontrolatzea.
  • Lege-oinarria: kontratua gauzatzea/kontratu aurreko neurriak (DBEOren 6.1.b art.)

B. Ordainketa, fakturazioa eta kontabilitate/zerga betebeharrak kudeatzea

  • Helburua: kobrantza kudeatzea, faktura/ordainagiria igortzea, itzulketak/gorabeherak kudeatzea eta lege-eginbeharrak betetzea.
  • Lege-oinarria: kontratua gauzatzea (DBEOren 6.1.b art.) eta lege-eginbeharra betetzea (6.1.c art.)

C. Kontsultei erantzutea (harremanetarako inprimakia edo posta elektronikoa)

  • Helburua: informazio-eskaerei erantzutea.
  • Lege-oinarria: interes legitimoa (6.1.f art.) edo baimena, beharrezkoa bada (6.1.art)

D. Informazio-komunikazio ez-komertzialak (operatiboak)

  • Helburua: parte hartzeko behar duzun informazioa bidaltzea (ordutegiak, aldaketak, dokumentazioa).
  • Lege-oinarria: kontratua gauzatzea (6.1.b art.)

E. Ekitaldian zehar irudiak jasotzea eta argitaratzea

  • Helburua: ekitaldia dokumentatzea eta zabaltzea (webgunea, sare sozialak, memoriak, prentsa-oharrak).
  • Lege-oinarria: interes legitimoa (6.1.f art.) eta/edo baimena, irudia foku nagusia denean edo erabilera espezifikoetarako denean (6.1.a art.)
  • Aurka egitea: eskubideen atalaren arabera egin ahal izango duzu aurka (interes legitimoaren gaineko ñabarduren arabera eta ekitaldiaren beraren testuinguruaren arabera).

4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak? (Hartzaileak/arduradunak)

Zure datuak honako hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:

  • Hornitzaile teknologikoak (arduradunak): hostinga, web mantenimendua, IT laguntza.
  • Ticketing/izen-ematerako hornitzailea: Woocommerce.
  • Ordainketa-pasabidea/finantza-erakundea: Redsys (ordainketa eta iruzurraren prebentzioa kudeatzen ditu).
  • Ekitaldiaren hornitzaileak: akreditazioak, sarbide-kontrola, kredentzialen inprimaketa, etab.
  • Administrazio publikoak, legeak hala eskatzen duenean.

5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

  • Izen-ematea eta bertaratzea: ekitaldia kudeatzen den bitartean eta, amaitu ondoren, erreklamazioei erantzuteko behar den denboran.
  • Fakturazioa/ordainketak: legezko araudian jasotako epeak.
  • Irudiak: artxibatzeko/zabaltzeko beharrezkoak diren bitartean eta/edo baliozko aurkakotza bat egin arte, hala dagokionean.

6. Erabiltzaileen eskubideak

Honako eskubide hauek dituzu:

  • Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea.
  • Tratamendua mugatzea eta aurka egitea.
  • Eramangarritasuna (hala dagokionean).
  • Baimena kentzea (aldez aurreko zilegitasunari eragin gabe).

Nola baliatu eskubide horiek:

  • info@azkuefundazioa.eus helbidera eskaera bidaliz, “Datuen babesa” adieraziz eta zure nortasuna egiaztatzeko nahikoa informazio erantsiz.
  • AZKUE FUNDAZIOko datuen babeserako ordezkariaren aurrean: Informazioaren Segurtasunerako eta Datuen Babeserako Ataleko Burutza (Kale Nagusia 2, 6 – 48001 Bilbo)

7. Kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkeztea

Datuen tratamendua araudian jasotakoarekin bat ez datorrela uste baduzu, erreklamazioa aurkez diezaiokezu agintaritza eskudunari, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari (www.avpd.eus) edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (www.aepd.es).

8. Segurtasun-neurriak

Arduradunak arrazoizko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzen ditu datuak babesteko eta baimendu gabeko sarbideak, galerak edo aldaketak prebenitzeko.

9. Aldaketak politika honetan

Pribatutasun politika hau eguneratu ahal izango dugu tratamendua, hornitzaileak edo legezko eskakizunak aldatzen direnean. Webgune honetan argitaratuko dugu azken bertsioa.

Azken eguneratzea: 2026/03/09